XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Soraluze ASI GAITEZEN. (...). Ez bat ez bestea, Kirikiño.

Alperkeri piska bat, besterik ez.

Gaur bigarko, bigar etzirako, beti utsi ta utzi... orrela bukatu zait igesko urtia.

Aurtengoa ez dedilla orrela igaro! nere baitan esanda idazkortza artu det aurtengo urte ontan gogotsu idazteko Goikoa'ren laguntzarekin.

Orra Kirikiño, nik nere erruaren aitorpena egin.

Barkatuko ote diazu? (1).

IDAZLE BERRIYA. Nere ixilluna dala-ta, nor dan eztakigula, euzkel-idazle berri bat sortu zaigu uri ontan Dris-Dras izen-orde garratzarekin.

Bere lendabiziko zirikadak gogoan ditugu oraindi.

Aspaldian ez degula idatzi, Jel-batzokiyan ez dala naik egiten, esaten zigun bere lendabiziko idazki garratz artan.

Eta egiya esaten zigun.

Orain baña guziz ernaitu dira Soraluze'ko abertzaliak ta aspaldin euki duten nagikeriya jaurti eta aberri-aldez lanean gogotik asi dira idazle berri onen zirikadak dirala-ta bide, ta ez degu beste biderik berari esker bereziak eman baño.

Zorionak Dris-Dras ta jo gogotik artu dezun bide ortatik: Jel-gaitik eta Jel-aldez.

ANTZESKIZUNA. Atseginkorra guziz izan zan igandean gure batzokiyan ospatu zan antzeskizuna.

Beti bezela, batzoki-areto edo saloya aundia dan arren ordubete aurrez gonburuz dana bete zan.

Abertzaliak beren sendiekin eta abertzaliek ez diran beste gizon prestu asko ere antxen ikusi genduzen gure antzeski-jayetarako duten zaletasun aundiyagatik.

Bederatziyak laister zirala asi zan antzeskizuna lendabizi antzesturik guziz egoki eta ederkiAitona ta Billoba Irudigilleak denak egon ziran zein baño zein obeki bakoitza bere irudiyan.

Beragatik ezin genezake utzi beren izenak agirira atera gabe: Iriondo'tar Miren, Garmendia'tar Modeste, Arluziaga'tar Elade, ta Arzuaga'tar Koldobike neskatillak eta Oregi'tar Errupa, Olaetxea'tar Albontsa, Laskurain'tar Timota, Izagirre'tar Jon, Garmendia'tar Erraimunda mutillak izan ziran ain ederki igandean antzes-lana egin zutenak.

Eta Lete'tar Iñakitxo'gatik zer esango degu? Mutiko auxe bai benetan begiko izan zitzaigula.

¡Zein bigun ta egoki iruditu zigun Billoba-ren irudi arduratsua! Ederki, Iñaki aitan antzera antzezlari azkarretaikua izango aiz i ere itxuraz Jainkoak osasuna ematen badik.

Azkenean Melitonaren bi senarrak antzerki barregarriya antzestu zan baña oso egoki, naiko parre eragiñaz begira zegon ozte talde aundiyari.

Onetan Olaetxea, Aldazabal, Etxebarria ta Garmendia gorengo mallan egon ziran erakutsiaz lan onetarako duten trebetasun aundia.

Txalo aundiakin goratua izan zan beren lan ederra.